Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu
  • Français
  • English
  • Español
  • Euskera

// Talasoterapia

Biarritz talasoterapiagatik ezaguna da nazioartean. Horretarako arrazoi historikoak eta teknikoak daude.

1970eko hamarkadan, Louison Bobetek talasoterapiak asmatu zituen. Izan ere, itsasbazterreko klimak eta itsasoko urak gorputzari onura eragiten ziotela uste zuen. Biarritzen talasoterapia bat sortu zuen.  Egun, oraindik zabalik dago.

Hala, Biarritzen, itsasoko artamendu tradizio luzea dago. Biarritzeko artaetxeek arrakasta itzela ukan dute. Gaur egun, arlo horretako erreferentziak dira.

Thalmar eta Thalassa Biarritz izeneko bi talasoterapiak gero eta eskaera handiagoari erantzuten diote.

Talasoterapia bakoitzak artamendu zerrenda bat eta zuen beharrei egokitutako sendabideak eskaintzen dizkizuete: itsas belarrez inguratzea, moldatzea, lasaitzea, masajeak, larru garbiketa, balneoterapia, edertasun artak, ebakuntza ondoko terapia, haurra ukan ondoko artamendua, tabakoaren kontrako edo urduritasunaren kontrako tratamendua...

Ohikoagoak diren estrukturak aurkituko dituzue ere, hala nola igerilekuak, saunak, ultramore kabinak, hammamak eta fitness zentroak.

Itsasoaren parean dagoen Hotel du Palais jauregiko Spa inperiala ezagut ezazue. Edertasunari, ongizateari eta luxuari eskaini bake lekua da.

 

// JARDUERA

Spa Impérial
ITSAOSARI BEGIRA, SPA INPERIALA EDERTASUNA, ONGIZATEA ETA LUXUAREN TXOKOA. Egunero 8etatik 20ak arte, talde profesionala eskura izanen duzu arta pertsonalizatu eta egokituak egiteko, fisikoa,...
Spa Hôtel Radisson Blu Biarritz
Radisson Blu Biarritzeko Spa, Atlantiar Ozeanoaren aurrean erlaxatzeko eta ongizatea lortzeko gunea da. Leku fin, intimo eta gonbidatu batean, itsas esperientzia bat aprobetxatu denboraz kanpo...
Inprimatu