// Jatetxe gastronomikoak
Biarritzen, jatetxe anitzek mokofinak asetzeko mahaiak prestatu eta labeak berotzen jartzen dituzte.
Biarritzen kokagune geografiko abantailatsuari esker, lurreko eta itsasoko mozkinak ohoretan dira.
Jatetxe batzuek Biarritzen ospea egiten dute eta gastronomia edo bidaia gidaliburuetan arras nota onak dituzte. Biarritz hamar bat ostalari maisu izateaz eta bereziki sukaldaritzan « Frantziako Langilerik Onena » izendatua izan den lehenengo emaztea - Andrée Rosier - izateaz harro dago.
Arrantzaleen portuko kaian topatuko duzue Chez Albert jatetxea. Bere terraza eta jangela irekirik atzemanen dituzue. “Euskal Herritik kanpora” doan itsasontzi batean bazinate bezala...