Linean erreserbatu eta erosi

Ikuskizunak
linean ikuskizunetarako sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Aktibitateak
linean sarrerak erreserbatu
erreserbatu
Ostatalekuak
linean ostatalekua erreserbatu
erreserbatu
  • Français
  • English
  • Español
  • Euskera

Euskoa, Ipar Euskal Herriko tokiko moneta da, 2018az geroztik Europako handiena. Frantzian berean, 80 moneta osagarri inguru dira, bakoitza lurralde jakin batean bakarrik erabiltzen dena, eta 2014ko «Hamon» legeari esker ezagupen bat dute. Ekonomiaren birkokatzea, zirkuitu laburren garatzea, tokiko ekonomiaren babestea eta trantsizio ekologikoaren bizkortzea dute helburu..

Irakurri Gehiago

 

Biarritz helmuga bikaina da. Euskal Herriaren bihotzean kokatua da, kultura desberdinen elkargunean.

Bi aireportu dituenez (hiriaren erdialdetik hurbil dagoen Biarritz – Pays Basque aireportua eta Biarritzetik 20 minutura dagoen Donostiako aireportua), Biarritz Europako beste hiri eta hiriburuekin konektatuta dago. Paris, adibidez, Biarritzetik oren bakar batera dago.

Denboran, Europako errege-erreginen familia eta ahaideen helmuga kuttuna izan zen. Gaur egun, Biarritz garatze-bidean den kirol, kultura eta gastronomia lekua da.

Berriki, estatuko turismoaren abantailak azpimarratzeko, Frantziako gobernuak Biarritz - Pays Basque marka nazioarteko turismoaren aparteko helmuga gisa hautatu du, beste 19 helmugarekin batera.
Bizitza onaren artea, lasaitasuna, kultura eta sormena bilatzen duten pertsonendako helmuga bikaina da Biarritz. Klima epeleko lekua da, hondartza eta mendien artean, era askotako paisaiekin.

Naturak hiriari onena eman dio: urte osoan klima eta giro atsegina, freskura, aire bizkorgarria eta aparteko ezaugarriak dituen ura.

Biarritzek edertasuna eta ongizatea biltzen ditu. Itsasbazterraren eta Pirinioen artean, ezin hobeki kokaturik dago.  

Gaur egun, jendea hiriko talasoterapietako eta spa zentroetako uretan gogoa eta gorputza indartzeko etortzen da Biarritzera.

Bisitariek surfean aritzeko hondartzak, golf eta errugbi zelaiak, pilota plazak, festibaletarako eremuak eta giro bikaina ezagutzen ahal dituzte.

Itsasbazterrean, lau kilometroko ibilbide eder bat dago. Horregatik, Biarritz euskal kostaldeko helmuga deigarrienetarik bat da.

Golf jokalariek Biarritz “golf-zelaietako erregina” izendatu dute, Sacha Guiltry frantses antzerkigileak Biarritz “hondartzetako erregina” izendatu zuen…
Biarritzetik 100 kilometroko inguruan, 16 golf-zelai daude.

Itsasargiko golf-zelaia 1888 urtean sortu zen. Hortaz, Europako zaharrenetarik bat da. Garai hartan, inork ez zuen iragarri surfa Europan lehen aldiz Biarritzen agertuko zela.

Surfak hiriari beste izen bat eman dio: Europako surf hiriburuarena. Izen hau uretako kirolen industria oparoak garatu zuen. 2003an, industria horrek jadanik 900 milioi mugitzen zituen. 

Pilota eta surfa kirol nagusiak dira. Hiria kirol eremu zabal bat bezala ikusia da. Eta praktikatzen diren kirolek hiriak duen bizipoza islatzen dute.

Biarritzen indarra tradizioei eta lurrari duen atxikimendu azkarrean oinarritzen da. Aberastasun horiek mantentzen jakin du. Horra zergatik den hain toki garrantzitsua nazioarteko konferentzientzat eta merkatu-sustapenarentzat.

Hitzetatik haratago, Biarritzek zure onena ateratzeko behar duzun indarra emango dizu!

 

Inprimatu