// Nola iritsi
Hegazkinez…
Droits photos (HEADERPOP
Biarritzen nazioarteko aireportu bat dago. Biarritzetik hurbil, beste bi aireportu daude: Paueko aireportua 1:15 ordura eta Donostiako aireportua 30 minutura.
Biarritz Pays Basque Aireportua
Hiriaren erdialdetik 3 kilometrotara dago. Biarritzen eta 14 helmugaren arteko zuzeneko lotura bermatzen du.
Txik Txak konpainiak aireportuaren eta hiriaren erdialdearen arteko joan-etorriak bermatzen ditu.
France : Paris Orly, Paris CDG, Bâle-Mulhouse, Lyon, Lille, Marseille, Strasbourg, Ajaccio, Nice, Brest.
Europe : Birmingham, Bruxelles, Copenhague, Dublin, Genève, Londres, Luxembourg, Munich, Southampton, Stockholm, Franckfort, Zurich.
Hegaldi merkeak Biarritzen!
Low-cost konpainiek hegaldi merkeak eskaintzen dituzte.
Aireportuan, jatetxeak, bi bilkura gela, saltegiak (Quiksilver saltegia adibidez), autoak alokatzeko zerbitzua, taxiak eta autobusak aurkituko dituzue.
Biarritz Pays Basque aireportua
Europako zabaldegia, 7, 64600 Angelu
Tél: +33 (0)5 59 43 83 83
www.biarritz.aeroport.fr
Trenez…
Biarritzen abiadura handiko (TGV) tren geltokia dago eta eskualdeko garraio espresa (TER) sare trinkoa dago. Trenez, Biarritzera azkar heltzen da.
Bordeletik 2 ordutara, Pauetik oren batera, Toulousetik 2:30 ordutara eta Paris Montparnassetik 4:00 ordutara dago.
Argibideak Biarritzeko tren geltokian eta www.voyages-sncf.com
Autobus ibilbide erregularra: Haraustako tren geltokia / Hiriaren erdialdea Chronoplus ibilbidea - Tel : (+33)5 59 24 26 53
Paris-Madril eta Vintimille-Hendaia ardatz nagusietatik heldu diren trenak. Paris-Montparnasseko eta Lilleko geltokietatik, egunean abiadura handiko (TGV) tren anitz heltzen dira.
Autoz…
- Biarritzera A63 eta A64 (4. irteera) autobideetatik etor daiteke.
-
Distantziak:
Paris (789 km) / Lyon (735 km) / Marseilla (708 km) / Bordele (187 km) / Clermont-Ferrand (555 km) / Montpellier (534 km) / Nantes (512 km) / Paue (115 km) / Toulouse (350 km) / Espainiako estatua (25 km) / Bilbo (160 km) / Madril (550 km)
Aparkalekuak, autoen alokatzea, taxiak, autobusak...:
Hiriaren erdialdean, ordainpeko 7 aparkaleku daude.
Karabanendako aparkalekua: Miladyko hondartza - urte osoan zabalik - 80 leku - elektrika-lotura + ur edangarria
eta 50 Allée Gabrielle Dorziat
Urririkako aparkalekuak: Agilerako Jai Alai, Floquet (Charles Floquet etorbidea), Loreen hipodromoa, Tren geltokia, Atabal (Moura etorbidea)
Biarritzeko itsasargia, Marion aintzira, Marbella eta Milady hondartzak, Zaldiketa-kluba