// Surfa
Biarritz Europako surfaren hiriburu historikoa da.
1957 urtean, Deborah Kerr aktorearen senarra zen Peter Viertel amerikarra Biarritzeko olatuetan surfean ibili zen lehen pertsona izan zen.
Biarritz surfean ibiltzeko leku onenetarik bat dela jakina da. Gaur egun, mundu osoko surflariak erakartzen ditu.
Hiriak kirol horren eta surflarien alde egin duen guztiagatik, 2015eko urrian Frantziako surf federazioak hiriari “Surf hiria – 3 izar” labela eman zion Biarritzi (3 izarreko baremoa da).
Biarritzen, surf kultura nonahi ikus daiteke. Ozeanoaren Hiria, surf dendak edo surf taula alokatzaileak horren lekuko dira.
Apiriletik azarora, hiriko 18 surf eskolek hasiberriak edo adituak hartzen dituzte eta oren gutxiko klaseak edo zenbait eguneko ikastaroak eskaintzen dizkiete.
Azkenik, surf marka handienak, hala nola Quiksilver, Billabong eta Rip Curl, Biarritzen inguruan finkatu dira.
BIARRITZ PAYS BASQUE SURF DESTINATION